Lezama Gailur Mendi Taldearen urteko egutegia prestatzean, ahalik eta pertsona-kopuru handienari erakargarri suerta dakizkiokeen irteerak eskaintzea dugu gogoan, norberaren gaitasun fisikoa alde batera utzita. Horrez gain, kontuan hartzen ditugu hautatutako mendiaren exijentzia- eta zailtasun-maila.

Irizpide horietatik abiatuta, jarduerak katalogatzeko eta urteko egutegian islatzeko prozedura irteerak iraupenaren arabera bereiztean datza.

Hartara, honako hauek ditugu:

  • Eguneko irteerak (egun erdi edo egun osokoak).
  • Egun batzuk irauten duten irteerak (asteburuak edo zubiak).
  • Irteera berezia (10 egun inguru dira eta udan egin ohi da).
  • Familia-irteerak (izen hori dute, Lezamako herri-ikastetxeko gurasoen elkartearekin dagoen elkarlan-proiektu batetik sortzen direlako) zenbait adinetako hartzaileei begira egiten dira (hala helduak nola adingabeak) eta egun erdiko, egun osoko eta asteburuko jarduerak izan daitezke.

Eskatzen diren osasun-baldintzak betetzen eta egoera fisikoko egokia duten edozein pertsonak parte har dezake irteeretan. Jarduera behar bezala gauzatzen dela ziurtatzeko, arreta berezia jartzen dugu parte-hartzaileen banakako erantzukizunean; hartara, ekidin egiten da irteerako parte-hartzaileak edo hirugarren pertsonak arriskuan jartzen dituen egoera oro.

Taldearen jardueren urteko egutegiko edozein irteeratan parte hartzeak dakar “BAIMEN INFORMATUA, MENDI IBILIAK ETA MENDI JARDUERAK EGITEKO LEZAMA GAILUR MENDI TALDEAREKIN” dokumentua onartzea. Dokumentua ikusteko, egin klik HEMEN.

Urteko egutegiko edukia edo hilabete honetako jarduerena sakon ezagutu nahi baduzu, egin klik “Egutegia” lasterbidean eta hautatu nahi duzun aukera.

ETA GOGORATU:

Mendira zoazen bakoitzean, izan goizeko paseo bat, izan egun batzuetako ibilaldia egiteko, hartu behar adina neurri. Begiratu iragarpen meteorologikoa (beharrezko ekipamendua hautatzen lagunduko dizu), erabili jantzi eta oinetako egokiak, ziurtatu behar bezala hidratatu eta elikatu ahal izango zarela, eraman beroa emateko jantziren bat, eta noski, ez ahaztu eskura duzun gailu elektronikoa, behar izanez gero laguntza eskatzeko eta kokatzeko balioko dizuna.

Informazio gehiago behar baduzu, kontsulta itzazu “WHATSAPP, LARRIALDIETARAKO” eta “ALPIFY, LARRIALDIETARAKO” dokumentuak.