Lezama Gailur Mendi Taldean uste dugu osasun ona, egoera fisiko egokia eta planteatzen dugun mendiarekin bat datozen segurtasun-ezagutzak eta ekipamendua behar direla mendiaz bete-betean gozatzeko; baina, horiez gain, funtsezkoa da dagokion federazio-lizentzia izatea, kirol-jardunarekin lotutako edozein egoeraren aurrean behar diren laguntza- eta mediku-estaldura ziurtatzeko.
Federatzeko 10 arrazoi
- Egiaztagiri ofizial bat da, eta kirol gogokoenetako bat egiteko eskubidea ematen digu. Orobat, lizentzia eska dezaketen instalazio publiko, natura-parke edo babestutako eremu jakin batzuetara sartzeko aukera izatea erraz dezake.
- Anonimatutik atera eta kirola modu publiko, ireki eta aitortuan egitea dakar.
- Doako erreskatea eta aberriratzea ziurtatzen ditu, zenbait herrialdetako bitarteko pribatuek eta publikoek parte hartzen badute.
- Mediku-laguntza espezializatua eskuratzeko eskubidea ematen digu, mediku eta erakunde pribatuekin.
- Erantzukizun zibileko asegurua eskaintzen du, kirol-jarduera gauzatzeko.
- Lehentasuna ematen digu aterpe eta kirol-instalazioen erabileran, deskontu handiekin (FEDME).
- Hasteko eta hobetzeko ikastaroetan parte hartzeko eskubidea ematen digu, baita gure kiroleko lehiaketetan parte hartzekoa ere.
- Pyrenaica aldizkaria jasotzeko aukera ematen digu.
- Federatzen den taldeak diru-laguntzak jasotzeko aukera gehiago izango ditu, eta horien bidez, jarduerak hobe ditzake eta gure kirola susta dezake.
- Lezama Gailur Mendi Taldeari aitorpen publikoa ematen dio, mendi-kirolak antolatu eta sustatzeko jardueran.
Jarraian, MODALITATEEI ETA ESTALDUREI buruzko informazioa ikus dezakezu.
Jakin behar duzu mendi-taldeok soilik izapide ditzakegula federazio-lizentziak. Hortaz, zurea kudeatu ahal izateko, Lezama Gailur Mendi Taldeko bazkide izan behar duzu.