Zer eskaintzen du Lezama Gailur Mendi Taldeak bazkide izatearen truke?.

  • Doako joan-etorriak, Taldeak egiten dituen irteeretan. Salbuespen bakarra dago: udan egiten dugun “irteera berezia”.
  • Ostatua eta jana barne hartzen dituzten Taldearen jarduera guztietan, zure 12 urteko eta 12 urtetik beherako seme-alabek % 50 baino ez dute ordainduko kontzeptu horien truke.
  • Mendirako eta liburutegiko materiala eskuratzeko aukera: alokatu eta kontsultatu egin daiteke.
  • Informazio zuzena eta xehatua Taldeak egiten dituen jarduera guztiei buruz.
  • Beste talde batzuek sustatzen dituzten mendi-jardueren berri izatea, baita beste talde edo elkarte batzuek sustatutako ekitaldien berri ere, baldin eta gure jarduerarekin zerikusia badute.

Antolatzen ditugun jardueren alderdi ekonomikoak arautzen dituen hitzarmena sakon aztertu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Horiek dira eguneroko abantaila nabarmenenak, baina badira beste abantaila garrantzitsu batzuk ere, hain ikusgarriak izan ez arren.

  • Taldean zure jakin-min berberak dituzten pertsonak aurkituko dituzu.
  • Gure giza baliabideak eta materialak eskainiko dizkizugu, mendi-jardueraz gehiago gozatzeko.
  • Ezinbesteko laguntza teknikoa eskuratuko duzu federazio-lizentzia izapidetzeko.
  • Mendi-federazioen informazio zuzena jasoko duzu.
  • Lezama Gailur Mendi Taldearen kudeaketan parte hartu ahal izango duzu, eta horretan eragina izan.
  • Etekina aterako diezu gure ESTATUTUEK babesten dituzten eskubide eta betebehar guztiei.
  • Eta jakina, egon ziur konprometitutako pertsonek osatutako talde batek lagunduko dizula, mendiaz gozatzeko bidelagunak izateak ematen duen lasaitasunarekin.

Bazkide izateko prozedura eta xehetasunak ezagutu nahi badituzu, sakatu HEMEN.