Lezama Gailur Mendi Taldean, antolatzen ditugun jardueretan ahalik eta pertsona-kopuru handienak parte hartzea sustatzeko grinarekin koherente izateko, Argazki Lehiaketa deitzen dugu urtero, Taldearen irteeretara doazenentzat.

Hona hemen lehiaketaren bidez erdietsi nahi ditugun xedeak:

  • Taldearen jardueretako parte-hartzaileak behar bezainbeste inplikatzea lortzea, Taldearen argazki-bilduma eguneratua izateko argazkiak egin ditzaten.

  • Bilduma hori dinamikoa izatea.

  • Mendia oso inguru mesedegarria izanik, horrek sortzen duen ikuspegi artistiko eta sortzailea indartzea.

  • Beste pizgarri bat izatea Lezama Gailur Mendi Taldearen irteeretan parte hartzen dutenentzat, argazkien bidez adieraz dezaten gure Taldearen eta bere jardueren inguruan duten pertzepzioa.

 

 

"OROITZAPENAK GAL DITZAKEGU;

IRUDIAK BETIKO DIRA”

 

 

Parte hartu nahi baduzu, begiratu lehiaketaren oinarriak.